Albisteak

Atzealdea

San Inazio auzoaren 50. urteurrena

Auzoaren urteurrena ospatzeko zer egin daiteeken erabakitzeko bilera egingo da otsailaren 1ean, 20:00etan, Bizi Nahi elkarteko lokalean

2018·01·29


2018 honetan San Inazio auzoa sortu zela 50. urteurrena beteko da. Nolanahiko gertakaria ez denez, eta auzoaren bilakaerak urte luze hauetan herriarentzat izan duen garrantzia azpimarratu nahian, Ibarrako Udalak argi du urtemugak ospakizun berezia merezi duela.

Auzoa auzotarrek osatzen dutenez, ospakizunaren protagonista nagusiak eurak dira. Hori dela eta, 50. urteurrenaren bueltan zer egin daitekeen edo zer egin nahi den proposatzeko, Udalak OTSAILAREN 1ean, OSTEGUNA, arratsaldeko 20:00etan BIZI-NAHI ELKARTEKO LOKALETAN egingo den bileran parte hartzera gonbidatzen ditugu.