Albisteak

Atzealdea

Saharako kanpamentuetarako ibilgailuak

Euskal Herritik dohaintzan eraman nahi dira ibilgailuak kanpamenduko eragileentzat

2018·06·06


Fronte Polisarioaren Euskadiko ordezkaritzak herritarrei eskaera luzatu die ibilgailuak dohaintzan eman eta Euskal Herritik Saharako kanpamenduetara eramateko. 

Proiektu honen helburua, saharar kanpamenduetan lan egiten duten erakunde ezberdinei ibilgailuak dohaintzan ematea da, euren lana eta mugikortasuna errazteko. Proiektu hau, Ilargi Erdi Gorri Sahararrak gainbegiratuko du eta bera izango da Euskadiko frente Polisarioaren Ordezkaritzarekin harreman zuzena izango duena. Baita, ibilgailuen kudeaketaz arduratuko dena ere. 

Proiektu honetan, boluntarioek gidatuko dituzte ibilgailuak 3000 kilometroz, Argelian dauden errefuxiatuen kanpamenduetaraino.

 

Ikusi proiektuaren inguruko informazio osoa.