Albisteak

Atzealdea

Ostegunean osoko bilkura burutuko du udalbatzak

Irailak 28, 19:00. Udaletxeko areto nagusian

2017·09·26


Osoko bilkuran landuko diren gaien artean, Azkue Poligonoan Erresidentzialean kokaturik dauden lurren erabilera eta jabari publikoaren doako lagapenaren onarpena izango da mintzagai. 

Eta bestetik, Kataluniaren inguruko bi mozio landuko dira. Alde batetik, EH Bilduk Udalbatzari aurkezten dion mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lemapean eta bestetik, EH Bilduk eta EAJ-k Udalbatzari aurkezten dion mozioa: Kataluniari buruz.