Albisteak

Atzealdea

Osasun etxearen inguruan kokatuko dira Gipuzkoako Urak-en lanak

Aurreikuspenen arabera, hurrengo 3 asteetan arituko dira toki berean

2017·09·13


Gipuzkoako Urak Euskal Herria kalean egiten ari den saneamendu eta ur hornidura sarean berriztatze lanen lehen fasea amaitutzat eman da.

Lanak zonalde desberdinetako mugikortasunean eta trafikoan eragina izaten ari dira aldi desberdinetan. Eta irailaren 14tik aurrera, osasun etxearen ingurura gerturatuko dira berriztatze lan hauek.

Bertan 3 astez arituko direla aurreikusten da eta Gipuzkoako Urak-ek adieraziko dizkiete auzotarrei izango diren eragozpen desberdinak. Hala nola, Euskal Herria 17 eta 19 arteko aldapa noiz itxiko den edota ur mozketak noiz izango diren.

Aurreikuspenen arabera, aipatutako inguruan egingo diren lanen ondoren, Txumitxa inguruan jarraituko dute.