Albisteak

Atzealdea

Oporretan Euskaraz, udaleku irekiak

Matrikula epea datorren astean irekiko da, ekainaren 6tik 9ra

2017·06·01


Oporretan Euskaraz 2017 udaleku irekiak izango ditugu herrian aurtengo udan ere. Ibarrako udalak, Hezkide eskolaren eta Txiribitu Aisialdi Taldearekin batera lankidetzarekin antolatu du aurtengoa ere. Ekainaren 26tik uztailaren 21a arte izango dute udaleku irekiez gozatzeko tartea haurrek, goizeko 9etatik 13etara.

Bertan parte hartu nahi duenentzat matrikula epea irekiko da datorren astean, ekainaren 6tik 9ra.

Udalekuak bi adin tartetan banatuko dira eta matrikula adin tarte horien arabera egin beharko da:

  • 2 -3 urte bitartekoak (2013 eta 2014ean jaiotakoak)

Uzturpe ikastolan egin beharko da matrikula. Informazio gehiagorako, deitu 943 67 12 99 telefonora

 

  • 4-10 urte bitartekoak (2007tik 2012ra bitartean jaiotakoak, biak barne)

Matrikula Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4) egin ahal izango da, ekainaren 6tik 9ra.

Goizean: 11:00 - 13:00

Arratsaldez: 17:00 - 19:00

Izen emate fitxak Kultur etxean eta Udaletxean utzi daitezke gainontzeko orduetan

Matrikula gauzatzeko, ordainketaren agiria, izen-emate fitxa beteta, karnet tamainako argazkia eta osasun txartelaren fotokopia ekartzea beharrezkoa da. Diru sarrera egiterakoan, KONTZEPTUAn ezinbestekoa izango da jartzea: UDALEKUAK + umearen izena.

Haur kopurua mugatua denez, izen emate hurrenkera errespetatuko da, ibartarrek lehentasuna izango dutelarik.

Izen emate fitxa euskaraz

Deskargatu dokumentua [pdf]

 

Ficha matriculación en castellano

Descargar documento [pdf]

 

 

INFORMAZIO EKONOMIKOA:

Seme-alaba bat: 59,48 €

Bi senide: 87,24 €

Hiru senide: 111,04 €

KUTXABANK: 2095 5043 94 1063684178