Albisteak

Atzealdea

Oporretan Euskaraz 2018 udaleku irekietarako matrikula

Izen-ematea ekainaren 12tik 14ra burutuko da

2018·06·11


Oporretan Euskaraz 2018 udaleku irekietan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea irekiko da. 

Udalekuak bi adin tartetan banatuko dira eta matrikula adin tarte horien arabera egin beharko da:

  • 2 -3 urte bitartekoak (2014 eta 2015ean jaiotakoak) – HH2tik HH3ra Uzturpe ikastolan egin beharko da matrikula. Informazio gehiagorako, deitu 943 67 12 99 telefonora
  • 4-10 urte bitartekoak (2008tik 2013ra bitartean jaiotakoak, biak barne) – HH4 tik LH4ra Matrikula ekainaren12tik 14ra izango da eta honako bi bide hauen bidez egin ahal izango da:

1. Honako web orriaren bidez: http://sportmadness.com/oporrakeuskaraz/. Bide hau erabiliz gero, web orrian bertan txertatu beharko dituzue argazkia eta osasun txartelaren irudia.

2. Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4) izango da arratsaldez 17:00etatik 19:00ra.

Matrikula gauzatzeko izen-emate fitxa beteta, karnet tamainako argazkia eta osasun txartelaren fotokopia ekartzea edo web orrian txertatzea beharrezkoa da. Diru sarrerari dagokionez, udalak berak kobratuko du. Horretarako ezinbestekoa izango da izen-emate orrian kontu korronte zenbakia jartzea.

Haur kopurua mugatua denez, izen emate hurrenkera errespetatuko da, ibartarrek lehentasuna izango dutelarik.

INFORMAZIOA:

Seme-alaba bat: 59,48 € Bi senide: 87,24 € Hiru senide: 111,04 €

NOIZ: ekainaren 25etik uztailaren 20ra arte

ORDUTEGIA: goizeko 9:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera. Egun batzuetan ordutegia luzatu daiteke, irteerak egiteko.

Edozein zalantza izanez gero, honakoetara deitu edo idatzi: Euskara zerbitzua: euskara@ibarra.eus edo 943 673 827 Sportmadness: oporrakeuskaraz@gmail.com edo 627 882 485

IZEN-EMATE ORRIA