Albisteak
Atzealdea

Oporrak bakean kanpainari ekin zaio eskualdean

Haur errefuxiatu sahararren udako harrera programan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak

2019·02·05


Herri Sahararrak 40 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. 

Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak udan bi hilabetez euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du. 

Egonaldi horietan zehar umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzen dira gerizpean 50 gradu arte heltzen diren tenperaturak, hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikasura egokia jasotzen dute, azterketa medikuak egiten dituzte eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzen dute. 

Euskal Herrian egindako egonaldien ondoren haur horiek bi familia dituztela diote bat Saharan eta bestea Euskal Herrian. 

Zuk ere proiektuaren parte izan nahi duzu? Familiako kide berri batekin batera uda ahaztezin bat pasatu nahi duzu?

Informa zaitez, oporrakbakean.org web orrian oporrakbakean@gmail.com-era idatzita edota 696 014 786ra deituta.