Albisteak

Atzealdea

Menpekotasuna duen pertsonen zaintzaileentzat ikastaroa

Ikastaroa doakoa da eta maiatzaren 4an hasiko da

2017·04·24


Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak, Matia fundazioarekin elkarlanean, ikastaro batzuk antolatuko ditu, menpekotasuna duten pertsonak zaintzen ari direnentzat. 

Ikastaro hauek doakoak dira eta bi orduko sei saio izango dira. Oinarrizko ezagutzak izango delarik oraingoan landuko den gaia. 

Mendekotasun egoeran dauden edo bestelako ezintasun bat duten pertsonen egungo eta etorkizuneko zaintza lanak planifikatzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea izango da helburua.

IKASTAROA: Ibarrako kultur etxean. 

Maiatzaren 4, 9, 10, 17, 18 eta 30. 15:30-17:30

Interesa duenak, Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du. Edota deitu edo idatzi: 943670415/ gizarte@ibarra.eus