Albisteak

Atzealdea

Martxoaren 19ko herri galdeketara deia herritarrei

Osoko bilkuran, Giltzarriaren herri dinamikarekin bat egin zuen Udalbatzak

2017·03·09


NAHI AL DUZU ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITARRA IZAN?

Galdera hori proposatzen digu Tolosaldeko Giltzarriak antolatu duen galdeketak. Dinamika herritar hau Gure Esku Dagok sustatu eta herritar anitzek osaturiko ekimena da. Gure herrian ere ordezkaritza zabala du.

Ibarrako Udalbatzak, aho batez, hura osatzen duten EH Bildu eta EAJ indar politikoen aldeko botoekin, bat egiten du martxoaren 19ko galdeketa demokratikoan herritarrei parte hartzeko egin zaien deiarekin. Izan ere, Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da.

Bide horretan, martxoak 10ean egingo den argazki jendetsuan parte hartzeko deia ere luzatu nahi diegu herritarrei, martxoaren 19ko herri galdeketaren aldeko beste ekimen bat izango baita. 

Irudikatu dezagun jende zoriontsua herri libre batean.

Martxoaren 19an, bozkatu eta eman zure iritzia!

Martxoaren 2ko osoko bilkuran onartutako mozioa osorik ikusteko, jo hona.