Albisteak

Atzealdea

Kultur etxeko areto nagusiko berritze lanak amaitze bidean dira

Kultur etxeko areto nagusian berritze lanak egiteko itxita eduki ondoren, datozen asteetan guztiz erabilgarri egongo da

2018·01·16


Kultur etxeko areto nagusian berritze lanak egiteko itxita eduki ondoren, datozen asteetan guztiz erabilgarri egongo da. Egin diren lanak, ekipamendua gaur egungo teknologietara eta baliabideetara egokitzeko helburuz gauzatu dira. Alde batetik, soinu ekipamendua, digital formatura pasatu da eta soinu mahaia, bozgorailuak, mikrofonia... berritu dira. Bestetik, argiztapen eszenikoa ere egokitu da, LED fokuak ipini direlarik. Proiekziorako, proiektorea berritzeaz gain, formatu ezberdinetarako erreproduktorea ere jarri da. Eszenogafiari dagokionez berriz, eszenatokiko kortinak eta teloiak berritu dira eta azkenik, aretoraren automatizazioa egin da.

Kultur etxeko berritze lan hauek burutzeko, 27.000 euroko inbertsioan egin du Ibarrako Udalak. Eta oraindik sistema berriaren doitze lanak amaitu ez badira ere, urtarrilaren amaierarako erabat operatibo egongo dela aurreikusten da.