Albisteak

Atzealdea

Katalunian igandean egingo den erreferendumaren alde eta honen inguruan sortutako jazarpenen aurka mozioa onartu du Udalbatzak

EH Bildu eta EAJ alderdiek testu bateratu bat onartu zuten atzo ospatutako osoko bilkuran

2017·09·29


Atzo, irailak 28, iluntzeko 7etan osoko bilkura ospatu zen Ibarrako udaletxean. Bertan, besteak beste, Katalunian asteburuan egitekoa den erreferendumaren inguruko mozioa onartu zen. Testua, EH Bildu eta EAJ-k onartu zuten, eta bertan, igandeko erreferendumaren zilegitasuna azpimarratu zuten eta testuinguru honetan Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoak eta jazarpena salatu nahi izan dira. 

Hemen, testu guztia irakurtzeko moduan.