Albisteak

Atzealdea

Jesus Guridi auzoko hiritartze-hobekuntzako lanak

Lanak aste honetan hasiko dira, irailaren 21ean, eta azaro amaieran amaituko dira.

2017·09·19


Jesus Guridi inguruko argiteria zein errepide eta espaloiek egokitze lanen beharra dutenez, irailaren 21etik aurrera hiritartze-hobekukuntza lanei ekingo zaie. Aurreikuspenen arabera, azaro amaieran amaituko dira lanak eta obraren kostua 108.000 €-koa izango da.

Alde batetik, argiteria aldatuko da. Egungoa zaharkituta dago, dauden argiak, bolak, kontsumo altua izateaz gain, kutsadura luminikoa sortzen dute. Argiteria aldatuko da, hodiak eta kableak barne. Hodi berriak sartzeko zanga ireki behar da zutarrien kontra, lehenengo kurban dagoen koadrotik hasita, goiko aparkalekuraino. Orain dauden argiak bolak dira VSAP, 150 W-koak, eta jarriko direnak led argiak izango dira, 53 W-koak. Egindako azterketa energetikoaren arabera, aldaketarekin, inbertsioa 4 urte inguruan amortizatuko da.

Bestetik, errepidea gaizki dago, zuloz beteta, eta hauek betetzen joan badira ere, geroz eta gehiago eta handiagoak sortzen ari dira, beraz garaia da errepide guztia berritzeko. Hala, errepidea eta aparkalekuak asfaltatuko dira Jesus Guridi 1Atik hasita, goiko aparkalekuraino. Espaloiak eta eskailerak ere egokituko dira, puntu batzuetan mugikortasuna hobetzeko.

Obra hauek erabiltzaileentzat sortuko duten eragozpena aparkaleku falta izango da eta lanak aurreratzen doazen neurrian, seinaleak eta oharrak jarriko dira aparkalekuak libratzeko eskatuz.