Albisteak
Atzealdea

Igor Zapirain da Ibarrako alkate berria

Gaur goizean bildu da udal talde berria euren karguak hartzeko

2019·06·15


Gaur goizean ospatu den osoko bilkurarekin, udal talde berria eratu da. Honela, zinegotzi berriek euren karguak hartu dituzte eta Igor Zapirain, EH Bilduko hautagaia alkate izendatu da 6 bozkarekin. 4 boto Itziar Jauregi (EAJ)-rentzat izan dira eta boto zuri bat egon da. 

Honela, Igor Zapirain alkate berriari lekukoa eman dio Mikel Agirrezabala orain arte Ibarrako alkate izan denak. 

Igor Zapirain buru dela, honela osatu da udal talde berria:

Igor Zapirain (EH Bildu)

Nagore Zubillaga (EH Bildu)

Luis Lasa (EH Bildu)

Agurtzane Arribillaga (EH Bildu)

Aitor Jimenez (EH Bildu)

Cristina Martinez (EH Bildu)

Itziar Jauregi (EAJ-PNV)

Juan Luis Cid (EAJ-PNV)

Rodrigo Vila (EAJ-PNV)

Juan Maria Caballero (EAJ-PNV)

Felix Asensio (PSE)