Albisteak

Atzealdea

Ibarrako Piparraren XIII. lehiaketa gastronomikoa

Aurtengoan, berrikuntza batekin gatoz: Ibarrako Gildaren prestaketa lehiaketa.

2017·08·18


Irailaren 17an “Ibarra, Azoka eta Piparra” ospatuko dugu urtero moduan. Eta honen baitan, 13 urte dira dagoeneko Ibarrako Piparra oinarri hartuta lehiaketa gastronomikoa antolatzen hasi ginela. Aurtengoan, berrikuntza batekin gatoz: Ibarrako Gildaren prestaketa lehiaketa.

Parte hartzaileek epai mahaiari honakoak aurkeztu beharko dizkie:

Ibarrako Piparraren 6 pintxo berdin (hotzean edo beroan). Edozein osagai gehitu dakioke sorkuntzari, beti ere, Piparrari nagusitasuna ematen bazaio. Aurtengoan, ohikoa den Piparrada ez da lehiaketaren parte izango. 

Lehiaketari berrikuntza gehitzeko eta parte hartzaileen sorkuntza eta gaitasunei erronka berri bat proposatzeko helburuarekin,  8 “Ibarrako Gilda”ren prestaketa ere proposatzen zaie parte hartzaileei. Ibarrako Piparraren berdinak, baina kasu honetan ozpinez onduak eta parte hartzaileek egoki ikusten dituzten osagaiekin lagunduta, zotz batean txertatuak aurkeztuko dituzte.

Era honetara, 2017an sortutako “Ibarrako Gilda” emaitza izango dugu.

Lehiaketan lehen aldiz aurkeztuko direnez proposamen hauek, parte hartzaileek kontuan izan beharreko hainbat arau ezarri dituzte antolatzaileek:

Sorkuntzan, nahitaez Ibarrako Piparra ozpinez onduak presentzia eduki beharko du, parte hartzaileen erabakia izango delarik bestelako osagaiak erabili edo ez.

Osagai guztiek, zotz batean txertatuta egon beharko dute (zuzena, kurboa, plastikozkoa, egurrezkoa...)

Argi denez, epai mahaiak, piparraren zaprea oso kontutan izango du, aurkezpena, sorkuntza eta osagaien maridajeaz gain.

IZEN EMATEA: Izen ematea irekita dago, irailaren 12a bitarte, xeplajke@gmail.com-ra idatziz edo 652737308 telefonora deituta. Urtero bezala, aurreikusitako 22 sukaldeak betetzea espero dugu.