Albisteak

Atzealdea

Ibarrako piparraren lehiaketa gastronomikoa irailaren 16ko azokan

Euskal Herri mailako lehiaketa gastronomikoak egingo dira Ibarrako piparra eta Ibarrako gildaren inguruan beste urte batez

2018·07·18


Jada XIV. lehiaketa izango da aurtengoa Ibarrako piparraren Euskal Herriko lehiaketa egiten dela. Ibarrako piparraren sustapena zuen helburu hasi zenean eta gaur egun maila altuko lehiaketa batean bilakatu da berau. Gainera, Ibarrak piparrak duen beste moldaera bati ere heldu, eta Ibarrako Gildaren lehiaketa gastronomikoa egiten hasi ginen iazko urtean, honela, bigarren urtez ospatuko dugularik honako hau.

 

Lehiaketa gastronomiko hauetan parte hartu nahi dutenek, argibideak jasotzeko eta izena emateko irailaren 7a bitarte izango dute tartea, xeplajke@gmail.com helbide elektronikora idatziz.