Albisteak

Atzealdea

Ibarrako jaietako diseinu lehiaketa 2017

2017ko Ibarrako jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa

2017·05·02


Ibarrako Udalak 2017ko Ibarrako jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Ondoren zehazten ditugu lehiaketa arautuko duten oinarriak:

1.- Parte-hartzaileak. Lanak aurkeztu ahal izango dituzte 16 urtetik gorako pertsona guztiek. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

2.- Gaia eta testua. Ibarrako jaiak 2017 izango da lan guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarriren bat edota irudiren bat jaso eta adierazi beharko da. Generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

3.-Tamaina. Esku-programaren azalak 21x21 zentimetroko neurria izango du. Diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.

4.- Kolorea eta teknika. Aukerakoa izango da. Aukeratutako teknika edozein delarik ere, diseinua paperean edo euskarri gogor batean aurkeztu beharko da 21x21 Zm-ko tamainan edo horien proportzioan. Horretaz gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da (JPG formatuan eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa izan beharko du).

5.- Lan originalak. Aurkezten diren lanak originalak eta beste inon ez aurkeztutakoak izan behar dute.

6.- Aurkezteko epea: 2017ko ekainaren 12a eguerdiko 13:00ak baino lehen.

7.- Aurkezteko lekua: Ibarrako kultur etxea.

8.- Identifikazioa. Aurkezten den lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean, egilearen datuak sartuko dira (Izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, adina eta telefonoa). Kartazalaren kanpoaldean eta aurkezten den lanaren atzealdean goitizena idatziko da.

9.- Informazio telefonoa: 943-670399

10.- Saria: 300 euroko sari bakarra izango da.

11.- Epaimahaia. Epaimahaia 5 pertsonak osatuko dute. Bere erabakia apelaezina izango da.

12.- Erakusketa. Lehiaketara aurkeztutako lanak Udalak jendaurrean erakutsi ahal izango ditu. Espazio eta egutegi kontua dela eta, Epaimahaia izango da zeintzuk jarriko diren erabakiko duena, beti ere, kalitate artistikoa kontuan hartuta.

13.- Lanak noiz jaso. Saririk irabazi ez duten originalak aurkeztu ziren lekuan bertan jaso ahal izango dira 2017ko uztailaren 10etik 14era bitartean, 10:00etatik 13:00etara. Epe horretan jaso ez direnekin Udalak erabakiko du zer egin.

14.- Saritutako lanaren jabetza. Saritutako lana Ibarrako Udalaren jabetzapean geratuko da eta nahi hainbat erreprodukzio egiteko eskubidea izango du. Erreprodukzio horiek egoki deritzon publizitate lanetan erabiltzeko ahalmena izango du Udalak eta kasu horietan autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango, eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru-kopururik ere ezingo dute jaso.

15.- Kalteak. Ibarrako Udalak ez du bere gain hartzen lehiaketara aurkeztutako lanei gerta dakiekeen edonolako kalteren erantzukizuna.

16.- Oinarriak onartzea. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar berarekin.

17.- Interpretazioa. Oinarrietatik eratortzen diren zalantza eta desadostasunetan Ibarrako Udalak interpretatzeko ahalmena izango du. Kultura Batzordea izango da lehiaketa honetan sor daitezkeen zalantza eta desadostasunak ebatziko dituen organo eskuduna.