Albisteak

Atzealdea

Ibarrako herritar batek jasotako eraso sexista irmoki salatu eta Ibarrako herritarrak elkarretaratzera deitu dituzte Ibarrako Udalak, Kaxkubi Ibarrako emakume taldeak eta Samalda talde feministak

Elkarretaratzea bihar, hilak 20, arratsaldeko 7etan plazan egingo dugu

2018·09·19


Ibarrako Udalak eta herriko emakume eta talde feministek irmoki gaitzetsi dute Ibarran gertatutako eraso matxista irailaren 19an.

Eraso matxista jasan duen emakumeari eta familiari zuzeneko elkartasuna eta babesa adierazi dio udalak eta indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak bere eskura jarri ditu.

Gaineratu, Udalak, Kaxkubi emakume taldearekin eta Samalda talde feministarekin bat eginda, 15 minutuko elkarretaratzea deitu dutela irailaren 20an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Ibarrako plazan, ‘Erasorik ez erantzunik gabe’ lelopean, eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatzen die.