Albisteak

Atzealdea

Ibarra Martxanen ikasturtea ere amaitu da

Astero 40 lagun elkartu dira paseorako

2018·06·22


Atzo goizean Ibarra Martxanen ikasturteko azken ibilalditxoa burutu zen. Amaiera berezia izan zen aurtengoan ere, Etxaniz Fundaziora joan baitziren eta bertan, kantuan aritu ondoren hamaiketatxo bat eskaini zieten.

Adineko pertsonak astero elkarrekin paseora ateratzeko egitasmoa urrian itzuliko da Ibarrako kaleetara. Ikasturtean zehar, astero 40 lagunek hartu dute parte eta horiekin batera, ezin ahaztu boluntariotzan aritzen diren kideak eta Uzturpe ikastolako ikasleen parte hartzea ere.