Albisteak

Atzealdea

IBARRA, AZOKA ETA PIPARRA 2018

Hemeretzigarrenez, Ibarra azoka bihurtuko dugu irailaren 16an.

2018·09·07


Berriro dugu ate joka Ibarrako Azoka eta Piparra. Izan ere, urtero legez, irailaren hirugarren igandean, 16a aurtengoan, ospatuko dugu azoka berezi hau. Herria azoka bihurtzen da eta bertan, artisauak, ekoizleak, ganadua, lehiaketa gastronomikoa eta piparraren topaketa izango ditugu. Aurtengoa, XIX. Azoka dugu Ibarran eta goizeko 10etatik 14etara izango da.

 

Ibarra egun batez azoka bihurtzen denez, herriko kokapen desberdinetan banatzen dira ekimen, postu eta ikustekoak:

 

Emeterio Arresen:

Tolosaldeko XXI. ezti lehiaketa eta erleen inguruko erakusketa eta elikagaien postuak jarriko dira. Aipatzekoa, Ordiziako lehiaketan Patxi Izagirreren Montes etxeak aipamen berezia izan zuela asteroko azokako postuetan eta Ibarrako azoka honetan ere ohikoa izaten da euren postu ikusgarria.

 

Frontoian Euskal Herriko XIV. Lehiaketa gastronomikoa, non lehiakideek sei gilda eta Ibarrako piparra osagai nagusia duten beste 6 pintxo egin beharko dituzten. Lehiaketan, maila handiko epai mahaikideak izango ditugu aurtengoan ere: Hilario Arbelaitz (Zuberoa, Oiartzun), Matias Gorrotxategi (Julian Erretegia, Tolosa), Juanjo Mendioroz (Kritikari gastronomikoa, Donostia) eta Saioa Martinez (Martinez jatetxea, Ordizia)

 

Arane iturriaren inguruan, herriko ganaduzaleek euren animaliak erakusgai izango dituzte.

 

San Bartolomen:

Artisauak, argazki erakusketa, pintura tailerraren erakusketa, gorputz margoketa….

 

Plazako aterpean: Euskal Herriko Pipar Topaketa. Ibarrako ekoizleak, Gernikako Piparra, Pikilloa, Ezpeletako piparra, Biper eztia eta txoko gastronomikoa izango ditugu. Baita tailerra piparrak nola zintzilikatu ikasteko.