Albisteak

Atzealdea

I barra-barra ekimenaren amaiera jaia

Ostiralean amaituko da bi astez luzatu den euskara erabilera sustatzeko kanpaina

2017·05·24


Bigarren astea betetzen ari gara dagoeneko, I barra-barra kanpainaren baitan. 200 herritar inguruk hartu dute parte euskaraz aritzeko konpromisoan eta datorren ostiralean, amaiera emango zaio euskaldunengan eragiten saiatu den ekimen honi.

Egitasmoari amaiera emango dion ekitaldia, ostiralean Beko Bideko plazan egingo da. Bertan, parte hartu dutenen artean lau establezimenduetan kontsumitzeko bonuak zozketatuko dira. Era berean, egitasmoan parte hartu dutenek beren esperientzia idazteko emandako koadernoak itzuliko dizkie egitasmoaren antolatzaileei, ondorengo baloraziorako garrantzitsuak izango direnak. Ekimenari hasiera emateko, San Bartolome plazatik abiatuta arratsaldeko 18:15tan trikitilari talde batek herritarrak bilduko ditu Beko biderantz.

Festa horretan, larunbatean egingo den Lip-dub-ari buruzko informazioa ere emango da eta honen musika ere entzungo da, guztiok ikas dezagun. 

Amaitzeko, Ibartarrak animatu nahi ditugu Arnastu euskaraz! Lip-dub-ean parte hartzera. Eta bertan, Ibarra identifikatzeko kamiseta, txapa, zapi edo gainerakoak eramateko gonbita egiten diegu herritarrei. Ibarrari dagokigun tokia, Tolosako errementari eta letxuga kaleen arteko izkinan izango da, 11:45etan.