Albisteak

Atzealdea

Hondakinen bilketari buruzko akordioa

1
Ibarrako Udala osatzen duten bi alderdiek akordioa erdietsi dute, %80tik gorako birziklapen tasa helburu ezarrita.

2016·12·19


Europako zuzentarauei jarraituz, hondakinen murrizketa eta berrerabilera bultzatzeaz gain, gaika ahalik eta gehien biltzeko sistema bat jarri zuen Udalak 2014an.

Orain, Ibarrak eta bertako biztanleek euren egunerokoan dituzten beharretara hobeto egokitzeko, ondorengo aldaketa hauek adostu ditugu Udalbatza osatzen dugun bi alderdiek.

 

ADOSTASUN PUNTUAK:

- Herritarrok hondakin gutxiago sortzeko, sortutakoa berrerabiltzeko, eta, azkenik, guztia gaika biltzeko derrigortasuna dugu, ondoren hauei tratamendu egokia eman ahal izateko.

- Hondakinen bereizketa derrigorrezkoa eta kontrolatua izango da.

- Helburua, % 80tik gorako gaikako bilketa-portzentaia da

- Jarraipen batzordea osatuko da, udal ordezkari, herri eragile eta norbanakoek osatuta, akordio honetan ezarritako helburuen jarraipena egiteko.

- Isunak ezarriko zaizkie behar bezala egiten ez dutenei.

 

 

ALDAKETAK:

- Edukiontzi bidezko bilketa izango da.

- Organikoa eta errefusa txiparen bidez atera ahalko da.

- Organikoa egunero ateratzeko aukera, 18:00etatik 23:00etara izango da.

- Errefusa astean behin, nahi den egunean, 18:00etatik 23:00etara.

- Landa-eremuak berdin jarraituko du.

- Merkatarien bilketa berraztertu egingo da, hobetze aldera. Horretarako, urtarrilaren 9tik bisita egingo zaie berriro ere haien baldintza eta beharretara egokitzeko.

 

Ezarpena, baldintza teknikoetan aldaketarik egon ezean, martxoaren hasieran izango da.

 

1