Albisteak

Atzealdea

Hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautuko duen ordenantza

Ordenantza honen xedea da Ibarran sortzen diren etxeko eta merkataritzako hondakin ez-arriskutsuak biltzeko zerbitzuak Ibarrako Udalak zein baldintzatan emango dituen eta erabiltzaileak nola erabiliko dituen arautzea (Tolosaldeko Mankomunitatearen ordenantza euskarri izanik).

2017·03·17


Hilabeteko epean hiri-hondakinen bilketa sisteman aldaketa egongo denez, atez ate sistematik edukiontzi bidezko sistemara, indarrean dagoen udal ordenantza sistema berrira egokitu da: egutegia, ordutegia, eta abar.

Aipaturiko udal ordenantzan egindako aldaketak onartu aurretik, MARTXOAK 27 ARTE epea ematen da iritziak eta proposamenak egiteko, ondorengo PARTE-HARTZE BIDEAK erabilita:

  1. Ibarrako Udaleko Erregistro Orokorrean.

  2. ingurugiroa@ibarra.eus helbide elektronikoan.