Albisteak

Atzealdea

Herriko gaztetxoek erreka garbitu dute auzo lanean

Gazte zuloko gazteek bigarren auzolan proposamena burutu dute eta 70 lagun bildu dira errekatik zaborra ateratzeko

2017·07·05


Gazte Zuloko gazteen iniziatibaz, erreka garbitzeko auzo lana egin dute herriko gazteek gauz goizean. Bigarren auzo lan proposamena izan da, baina kasu honetan, ez da deialdi zabala egin. Gazte Zulokoekin batera, Uda euskaraz udalekuetan parte hartzen dutenen arteko zaharrenak ere aritu dira. Guztira, 70 lagun aritu dira erreka garbitzeko auzo lanean. 
 
Aurten Agenda 21aren bueltan Uraren gaia landu dute Ikastolan eta erreka garbi mantentzearen arduraren jabe egin dira. Azpimarratzekoa, Gazte Zuloko gazteen iniziatiba. Orain dela aste batzuk herritarrekin batera egindako auzo lanean zein orain proposatzen duten honekin. 
 
Errekaren garbiketa egin ondoren, eta zabor guztiak batzearkein, Surfrider fundazioaren hitzalditxo bat izan dute. Gaiaren sentsibilizazioan sakontzeko. 
 
Ibarrako Udaletik, Mikel Agirrezabala Alkateak ere auzo lanean parte hartu du gaztetxoekin iniziatibaren garrantzia eskertzekoa baita. Gazte zuloko gazteek erakusten duten herriari eskaintzeko nahiak, aurtengoan auzo lana perbiztu du eta gaztetxoenen ardura hartzea suposatu du. Etorkizun aberatsa izango dugu Ibarran, ezpairik gabe.