Albisteak

Atzealdea

Guridi auzoko asfaltatze lanak hasiko dituzte asteazkenean

Lan hauekin amaitutzat joko dira 2017 urte amaieran hasitako hiritartze hobekuntza lanak

2018·04·17


Datorren asteazkenean, apirilak 18, Jesus Guridi auzoko asfalto lanei hasiera emango die Ibarrako udalak, eta horrela, amaitutzat joko dira 2017 urteko azken hiruhilekoan hasitako hiritartze hobekuntzak. Egun euritsu asko izan dira orain arte urte amaieratik eta horregatik, ezin izan dira asfalto lanak egin orain arte.

Lanak burutu ahal izateko behar beharrezkoa da ibilgailurik ez egotea aparkatuta kale guztian, 1. zenbakitik 10eraino, apirilaren 18an, goizeko 7:00etatik hasita. Lanek 4 egun iraungo dute ,egun bat fresatzeko eta bi asfaltatzeko, ostiralera arte, eta astelehenetik aurrera aparkalekuen marrak margotuko dira, amaitu arte (asteburuan ibilgailuak aparkatu ahal izango dira, baina astelehenean, 8:00etatik aurrera berriro kendu beharko dira ibilgailuak margoketa lanak amaitzeko).

Udalak burutuko dituen lanekin bat herritarrak bat etorriko direla uste dugunez, euren laguntzagatik eskerrak eman nahi dizkie hasterako.