Albisteak

Atzealdea

Gizarte zerbitzu arloko diru-laguntzen oinarriak

Abuztuaren 6a baino lehen egin beharko dute eskaera diru laguntzak eskatu nahi dituzten elkarte edo pertsonek.

2018·07·06


2018ko maiatzaren 25ean eginiko bilkuran hala onartuta, Ibarrako udalerrian gizarte zerbitzu arloan emango diren diru-laguntzen 2018 urterako oinarriak argitaratu dira. Oinarri hauen helburua, 2018 urtean Gizarte Ekintzako esparruan jarduerak, proiektuak edo programak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko pertsona edo elkarteei diru-laguntzak arautzea da.

Diru-laguntzak ematerako garaian honako printzipioak hartuko dira kontuan: publizitatea, objetibotasuna, gardentasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza.

Eta, ondorengo ekintze tara bideratutako jarduera, proiektu edo programak egiten dituzten pertsonei edo irabazi-asmorik gabeko elkarteei, norgehiagokako erregimen bidez, emango zaizkie diru laguntzak. 

Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programatzat joko dira Ibarrako udalerrian garatuko diren gizarte ekintza esparruan dauden, jarduera, proiektu eta programak, honako modalitateak ezberdintzen direlarik:

a) Lankide tza Proiektuak garapen bidean diren herrialdeetan: I eranskinean arautua.

b) Gizarte Zerbi tzu en arloan diharduten per tso na edo elkarteen tza ko lagun tzak: II eranskinean arautua.

c) Erretiratuen elkarteen tza ko lagun tzak: III eranskinean arautua.

d) Genero berdintasunaren arloan diharduten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen tzat diru-lagun tzak: IV eranskinean arautua.

Ikusi hemen, diru-laguntzen inguruko informazio osoa eta oinarriak.