Albisteak

Atzealdea

Gipuzkoako Urak-en lanak Ibaitegitik Euskal Herria 65era kokatuko dira

Astelehenetik aurrera, 2 astez errail bat itxita egongo da eta semaforo bidez bideratuko da trafikoa

2016·02·05


Gipuzkoako Urak Euskal Herria kalean egiten ari den lana aurrera doa, baina datozen asteetan herritarren mugikortasunean eragin handia izango duen fase bat hasiko da astelehenean, abenduak 11.

Ur hornidura sarea ordezkatzeko Ibategitik Euskal Herria 65raino Berastegiko norantzakoan erraia bat itxiko da 24 orduz eta trafikoa semaforoen bitartez erregulatuko da. 2 astez gutxienez iraungo du trafikoa errai bakarrarekin egunez eta gauez. Semaforoekin erregulatuko da trafikoa, baina ilara haundiak sortuko direla aurreikusten da.

Semaforo bidez trafikoa bideratzearen eragina bereziki ondorengo ekipamendu eta auzoetan izango da: Azkue, Zaldune, San Bartolome, Uzturre eta ikastolan.