Albisteak

Atzealdea

Gipuzkoa Argitu programaren tailerra azaroaren 15ean

Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzat baliagarri izango da argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean sustatzeko programa

2017·11·03


Gipuzkoako Foru Aldundiak GIPUZKOA ARGITU programa abian jarri du 2019ra bitartean. Zer da Gipuzkoa Argitu? Argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean sustatzea. Programa hau Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzat baliagarri da.
 
GIPUZKOA ARGITU programa honek hiru ardatz nagusi ditu:
1.       Energia kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eta ulertzeko eskubidea
2.       Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoari buruzko aholkuak eta ohiturak
3.       Energia-hezkuntza
 
2017ko irailetik abendura bitartean lehen atala landuko da interesaturik dauden Gipuzkoako herrietan. Ibarrako Udalaren kasuan, datorrenazaroaren 15ean, asteazkena, 18:00etan izango da Ibarrako Txontxo Areto berrian (Ibai-gain kalea 4, bajua).
Lan tailer honen helburua da  herritarrei beharrezko baliabideak eskura jartzea jakin dezaten:
 

- Beraien etxeko edota enpresa txikiko argindar kontsumoaren datu zehatzak ikusten

- Kontsumoa orduka nola bistaratu

- Kontsumo altuenak zeri dagozkion ulertzen

- Tarifa eta potentzia egokiak hautatzen

 
Lan tailer honetan parte hartzeko interesa duten herritarrek izen eman behar dute ingurugiroa@ibarra.eus helbide elektronikora idatzita edota 943671138 telefono zk.ra deituta (ingurumen departamentura). Izen emateko azken eguna 2017ko azaroaren 14 izango da.