Albisteak

Atzealdea

Festa batzordeak jaien balorazioa egin du

Herritarren parte-hartze handia eta boluntarioen lana goraipatu dira batez ere.

2017·09·12


Ibarrako Festa batzordeak, herriko jaien inguruko balorazioa egin du. Eta batez ere, 3 elementu azpimarratu dira. Alde batetik, jaietan antolatu diren ekintza desberdinetan izandako parte hartze handia gogoratu da bileran, festetan jende asko ibili da, eta hori aberasgarria izaten da beti jaientzat.

Bestetik, jaietan lanean aritu diren boluntarioak goraipatu nahi ditu Udalak. Herritar asko dira jaietan euren eskuak eskaintzen dituztenak eta eurek esker ateratzen dira batez ere jaiak.

Azkenik, jaien ondorengo astelehen goizaldean ibartar batek jasotako erasoa gaitzesten du Ibarrako Udalak eta Ibarrako Gazte Asanbladaren testuarekin bat egiten.

Amaitzeko, festa batzordeak jarri ditu jada hurrengo urterako datak. Hala, 2018ko abuztuaren 23tik 27ra ospatuko ditugu jaiak.