Albisteak

Atzealdea

Euskara ikasten ari direnentzako diru-laguntzak

Diru-laguntza eskatzeko epea uztailaren 28an amaituko da

2017·06·15


Astelehenean ireki zen euskara ikasten ari diren Ibartarrek diru-laguntza eskatzeko epea. Epe hori datorren uztailaren 28an amaituko da. 

Diru-laguntza horiek jasotzeko baldintzak hauexek dira:

a) Ibarran erroldatuta egotea, gutxienez ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik.

b) Ikastaroa edo ikasturtea amaitu artean Ibarran erroldatuta jarraitzea.

c) Euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikastaro batean parte hartzea.

d) Matrikula ordaindu izana.

e) Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea. Hau ikastaroa jaso den Euskaltegiak edo barnetegiak egindako ziurtagiri bidez justifikatuko da.

d) Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.

e) Diru-laguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.

f) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen aitorpen erantzulea aurkeztea.

 

Eta ekarri behar duten dokumentazioa hauxe:

a) Eskaera orria, behar bezala beteta.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

c) Matrikularen kopia.

d) Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Bertan honako gorabehera hauek zehaztu beharko dira: Eskatzaileak ikastaroa bukatu eta gutxieneko aprobetxamendua izan duen ala ez, eta asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan).

e) Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik emandako diru-laguntzen gaineko aitorpena.

f) Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaztatuko duen agiria.

 

Oinarriak [pdf]

Deskargatu hemen, diru laguntzaren oinarriak

 

Eskaria [pdf]

Deskargatu hemen, diru laguntza eskatzeko bete beharreko eskari orria