Albisteak

Atzealdea

EMAKUME ETA GIZONEN ORDEZKARITZA OREKATUA SUSTATZEKO OINARRIAK BATERATU ETA ONARTU DITU OSOKO BILKURAK

EH Bildu eta EAJ-k aurketutako mozioak bateratu egin ziren osoko bilkuran.

2017·03·07


Martxoaren 2an burututako osoko bilkuran, EH Bilduk eta EAJ-k martxoaren 8 egunaren inguruko mozioak aurkeztu zituzten, eta bien arteko bateraketa baten ondoren, guztien artean mozio testu bat osatu zuten. Bertan, Ibarrako Udalak eta berau osatzen dutenek hartzen duten konpromisoa bildu dute, tokiko politikan berdintasunezko sarbidea eta partaidetza helburu izanik. Gizon eta emakumeen berdintasunera bidean, hauen ordezkaritza eta parte hartzea orekatu behar da. Oraindik ere emakumeen presentzia txikiagoa denez, beharrezko neurriak hartu beharko direlarik.

Euskal herri-aginte guztiek, beren zuzendaritza-organoetako eta organo kolegiatuetako kide izateko pertsonak izendatzerakoan, izendatutakoen artean trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadila sustatu behar dute.

Xede horretarako, beharrezkoak diren arauzko neurriak edo bestelakoak hartuko dituzte, Ibarrako Udalak ondorengo gomendioak hartzen ditu bere gain:

 

1.- Behar diren mekanismoak martxan jartzea emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadin kide anitzeko organoetan, organo aholku-emailetan eta erabakiak hartzekoetan (epaimahaietan, auzitegietan, balorazio batzorde teknikoetan, e.a.) eta edozein herri organoetarako izendapenetan.

2.- Udal-programa eta politiketan generoaren ikuspegia inplementatzen eta sustatzen jarraitzea.

3.- Berdintasun-arloko gaikuntza indartzea, Formazio Plan bat eginez, udal arlo guztietako teknikarientzat eta politikarientzat, udal-programa eta politiketan berdintasun-printzipioa txertatzeko teknikari eta politikari horiei formakuntza emateko helburuarekin.

4.- Ahal den neurrian, Berdintasun sailaren aurrekontua urtetik urtera handitzea.

5.- Ibarrako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean jasota dauden neurriak martxan jartzea.

6.- Partaidetza-prozesuak erraztea ondorengo gaiak indartzeko gune bat antolatzearen gainean eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko: berdintasun-politiken eragina eta garapena, emakumeen jabekuntza pertsonal eta kolektiboa eta generoko rol eta estereotipoak zalantzan jartzea emakume eta gizonen jarrera eta portaera berdinzaleagoak garatzeko. 

Mozio testu osoa irakurtzeko, jo hona.