Albisteak

Atzealdea

Eli Nosellas, Frankismoaren biktima: "Nahiago nuen kolpeak jasan, bainuontziarena egitea baino"

Franco hil baino aste batzuk lehenago atxilotu eta torturatu zuten Nosellas. Orain hilabete batzuk jarri zuen haien aurkako salaketa. Itxaropen gutxi du justizian, baina behintzat memoria egitea nahi du.

2016·06·28


Gaiaz hitz egitea kosta egiten zaiola aitortu du Eli Nosellasek (Tolosa, Gipuzkoa, 1959). «Hurrengo egunetan kosta egiten zait lo egitea»; baina garbi du hitz egin behar duela, jendeak frankismoan torturatuak izan ziren biktimen errealitatea ezagut dezan. Jesus Muñecasen biktimetako bat izan zen, frankismoaren ondarrean.

Zertan da Muñecasen aurka jarria duzuen salaketa?

Salaketa jarrita dago, eta legalki entregatu behar genuen dokumentazioa, entregatuta. Orain, zain gaude. Goldatukoek esan ziguten sei hilabete eta urtebete artean itxaron beharko dugula zerbait jakiteko. Ni adingabea nintzen atxilotu eta torturatu nindutenean; 16 urte nituen. Horrek dena zailtzen du. Dokumentazioa topatzea ez da batere erraza izan. Madrilera eraman zituzten agiri guztiak.

* Irakurri osoa Berria egunkarian