Albisteak

Atzealdea

Dotazio etxebizitzen itxaron zerrendan izena emateko epea ireki da.

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 18an bukatzen da eta zozketa urtarrilaren 20ean egingo da.

2016·02·05


Ibarrako Udalak 2016ko abenduaren 23an eginiko Gobernu Batzordean erabaki du itxarote zerrenda bat egitea EuskalHerria 18-2 z.ko dotazio etxebizitzetarako.

Zerrendan izen emateko baldintzak hauexek dira:

  • 18 urte beteta izatea eta 35 baino gutxiago 2016 urtearen amaieran.
  • Ibarrako udalerrian urtebeteko antzinatasuneko erroldatzea izatea edo bestela gutxienez hiru urte oso azken bost urteetan.
  • Etxebizitzarik ez izatea jabetzan azken bi urteetan, horrela jasotzen baitu Eusko Jaurlaritzaren dotazio etxebizitzari buruzko araudiak.
  • Urteko diru-sarrerak 3.000-39.000€ bitartekoak izatea indarrean dagoen azken errenta aitorpenaren arabera.

Egun alokairuei aplikatzen zaien araudia aplikatuko da. Eskaerak aurkezteko epea ireki da, eta urtarrilaren 18an eguerdiko 13.00ean an amaituko da.

Zozketa urtarrilaren 20an izango da, Ibarrako udaletxeko Pleno Aretoan; ordua Ibarrako web orrian jakinaraziko da.

Oharra: Argibide gehiago izateko eta eskabide- orriak jasotzeko jo helbide hauetara:

 

Eskaera orria deskargatu

Eskaera orria [pdf]

Eskaera orria udaletxean aurkeztu behar da urtarrilak 18, 13:00 baino lehen.