Albisteak

Atzealdea

Bizi Nahi taberna ireki du Mayte Monrealek

Urte hasierarekin, herritarrek beste elkargune bat izango dute herrian

2018·01·04


Mayte Monrealek, Bizi Nahi edaritegi eta jatetxearen kuadeaketari ekin dio urte berriarekin. Atzo, hilak 3, ireki zuen eta inaugurazio handirik egin ez bazuen ere, gerturatuek bere pintxoak dastatzeko aukera izan zuten. 

Jubilatuen elkartearen parte denez, bertan jubilatuen parte-hartze handiagoa aurreikusten badu ere, Maytek herritar guztiak toki berean batzeko ahalegina egin nahi duela esan digu. Hainbat ideia dituela ere aitortu digu eta ekintza ugari ditu dagoeneko buruan, herriko adin talde desberdinak batzeko Bizi Nahien. 

Ibarrako Udaletik, zorterik hoberena opa diogu Mayte Monreali eta herritarrei, bixita egiteko gonbita luzatzen diegu.