Albisteak

Atzealdea

Ekainaren 19an ez-ohiko udal batzarra burutuko da

18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan

2018·06·15


Ekainaren 19an burutuko den osoko bilkura honetan, bi gai izango dira eztabaidagai. Alde batetik, etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren erreglamenduaren moldaketa bat onartuko da eta horrekin erlazionatuta ordenantza fiskalaren aldaketa bat eta Foru Aldundiarekin hitzarmen sinatzea ere onartuko dira.

Saioko bigarren gaia, EH Bilduk LGTBI eta personen sexu-askapenerako nazioarteko egunaren inguruan aurkeztutako adierazpen instituzionala eztabaidatu eta onartzea izango da.