Albisteak

Atzealdea

Belabieta kiroldegian mantentze lanak egingo dira datozen egunetan

Erabiltzaileei hasiera batetan eraginik ez badie egingo ere, argibideei adi ibiltzeko eskatu nahi da

2018·11·16


Datozen egunetan Ibarrako Belabieta kiroldegian dauden hezetasunak kentzeko obrak burutuko dira. Ez da aurreikusten erabiltzaileengan eragin handirik izango dutenik obra hauek, baina baliteke noiz edo noiz eragitea. Hori dela eta, Udalak erabiltzaileei eskatu nahi die kartelei eta kiroldegiko langileek emandako oharrei kasu egiteko eta bide batez, sor daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskatu nahi du.