Albisteak

Atzealdea

Azoka arrakastatsua ospatu dugu beste urte batez

Eguraldi onak lagunduta eta boluntarioen lanari esker azoka jendetsua izan zen

2017·09·18


*Argazkia: Ataria

Beste urte batez, Ibarra, azoka eta piparra batu dituen jai arrakastatsua ospatu genuen atzokoan. Artisauen postuek, ganaduak, eta piparraren bueltako lehiaketa gastronomikoak jende asko gerturatu zuten herrira. 

Ibarrako Udaletik, gure esker ona adierazi nahi diegu parte-hartzaile guztiei baina batez ere, boluntario lanetan aritu diren lagun guztiei. Azoka antolatzen, muntaian zein desmuntaian aritu diren horiek gabe, atzo azokak izandako arrakasta ez baitzen lortuko. 

Argazki gehiago eta azokaren kontakizuna ikusteko, hemen Atariaren bilduma.