Albisteak

Atzealdea

Auzolan arrakastatsua herriko gazteen eskutik

Gazte zuloko nerabeen ekimenari esker, herria apaintzeaz gain, auzolana suspertzeko ariketa izan zen asteburuan

2017·04·25


Gazte zuloko DBH2 eta DBH3ko gazteek lanketa garrantzitsua egin dute azken asteetan eta pasa den asteburuan jaso da horren fruitua. Nerabeak herritar sentitzen diren aldetik, “bizi eta gozatzen dugun herriari zerbait eskaintzea eta auzolana ohitura zaharra berreskuratu eta herritarren artean elkarlana eta parte hartzea sustatzea zen gure helburua”. Eurek ondo azaldu bezala, gazteen ekarpena jaso du herriak eta banku zein farolak ere euren ukitua izango dute hemendik aurrera. Ostiralean hasi eta larunbatean jaiarekin amaitutako egitasmoan herritar askok hartu zuten parte, eta gazteen helburuak bete dira, zalantza gabe. Denen parte hartzearekin, herri apainago bat dugu orain.

Ibarrako Udalak, bere esker ona erakutsi nahi die bai auzolana antolatzen aritutako gazte guztiei eta baita bertan parte hartu zuten denei ere. Herriko gazteek antolatutako ekimen hau, beste askoren hasiera izango dela espero dugu. Hala, herri parte-hartzaile eta konprometitu bat izanez Ibarra. Gazteek auzolan honen antolakuntzarekin jarrera eredugarria izan dute eta denbora luzez modu honetako ekimenak herrian antolatzea espero dugu.