Albisteak

Atzealdea

Asfalto berritze lanak eta Euskal Herriko 5-17 arteko aparkalekuen noranzkoan aldaketa

Asfalto lanak aurrera doaz eta Azkueko zubirainoko lanak bukatuta egongo dira San Bartolome jaietarako, konstruktoreak azaldu duenez.

2018·08·03


Asfalto lanak aurrera doaz eta Azkueko zubirainoko lanak bukatuta egongo dira San Bartolome jaietarako, konstruktoreak azaldu duenez.

Euskal Herria kaleko 5 zenbakitik 17rako tartean errepideko asfalto berritze lanak egitean badena lekuz aldatu da eta zonalde hartako aparkeluen zabalera handitu egin da. Horri esker, segurtasun baldintzak hobetzeko aukera izan du Udalak, aparkalekuen norantza aldatuz. Hemendik aurrera kotxeak atzeraka aparkatu beharko dira zonalde horretan.

Ohiturak aldatu bitartean, deserosoa izan daitekeen arren, epe luzera hobekuntzak ekarriko ditu aipaturiko aldaketak; aparkalekutik kotxea ateratzerakoan gidariak erraztasun eta bisibilitate gehiago izango du eta aurrean izan ditzakeen oinezko, txirrindulari edo beste ibilgailuekin talka arriskua gutxiagotuko da. Gainera, espaloitik maleteroa irekitzeko aukera ematen du.

Funtzionamendu egokia bermatzeko aparkaleku horien aurrean marra jarraian jarriko da, Tolosatik datozen ibilgailuak zuzenean ez sartzeko. Zamalanentzako espazioa mantentzen da eta horien aurrean marra diskontinuoa mantenduko da.