Albisteak

Atzealdea

Apirilaren 27an itzuliko da Ibarra Martxan

Ostegunero ia 50 lagun elkartzen dira Ibarratik paseotxoa emateko elkarrekin

2017·04·19


Aste Santuko oporren ondorenean, Ibarra Martxan berriz ere martxan izango da Apirilaren 27tik aurrera. Orain arteko arrakastari eguraldi onak ere lagunduko dionez, Ibarrako kaleak berriz ere beteko ditugu ekimen honekin. Izan ere, iaz bezalaxe aurten ere 40-50 kide gerturatzen dira ostegunero ibilbidea egitera.

Parte hartzaile eta laguntzaileen asteroko konpromisoaz gain, arrakastaren muina, herriko eragile desberdinen parte hartzea ere badela azpimarratu nahi dugu, eta gure esker ona berretsi.

Hala, argazkietan ikusi daitekeen bezala, Ibarrako Merkatari Elkartearen bidez, paseo amaieran hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek, eta kantuz ospatu zuten.