Albisteak
Atzealdea

Apatta II eremuko planaren behin behineko onarpena

Onartutako plana herritarrentzat ikusgai dago, alegazioak egin ahal izateko

2019·06·13


Ibarrako Tokiko Gobernu Batzordeak maiatzaren 29an Apattaerreka industrialdeko 18.1. (Tolosa eta Ibarrako terrenoak) azpieremuaren hiri antolamenduari  eta dagokion ingurumen azterlan estrategikoari hasierako onarpena eman zien.
Hasierako erabaki honekin Apatta II izenarekin ezaguntzen den eremu industrialaren orubeen antolaketa, ezaugarriak eta etorkizunean ezar litezkeen erabileren baldintzak zehazten dira.
 
Agiriak 45 egunez ikusgai egongo dira herritarrek alegazioak egin ahal izateko.