Albisteak

Atzealdea

Amasahara erakusketa urriaren 20 arte Kultur etxean

Oporrak bakean programa eta herri sahararrak duen errealitatea ezagutaraztea ditu helburu erakusketak

2017·10·06


AMASAHARA erakusketa, Maiatzak 20 elkartearen proiektu bat da. Eta Oporrak Bakean programari laguntzeko sortu zen elkartea, 2010ean.

Oporrak Bakean programak, urteko bi hilabeterik gogorrenetan 10 eta 12 urte bitarteko saharar neska-mutilei Argeliako saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzeko aukera ematen die, hilabete horietan egiten duen berotik babestu, ondo elikatu eta egiten zaizkien osasun azterketen bidez gaixotasun txikiak sendatzeko aukera izaten dutelarik. Programa honek beraz, deserriak lapurtu zien osasuna berreskuratzen laguntzen die.

Erakusketa honen helburua, Oporrak bakean programa beste modu batera ezagutaraztea da. Erakusketak, ikusleengan herri sahararrekiko interesa piztu nahi du, haur talde honek udak Amasan igarotzeko zergatiak topatzen lagundu eta bide batez herri sahararrak duen errealitatea ezagutarazi nahi du.

Amasahara erakusketa, Ibarrako Kultur etxean egongo da urriaren 20a bitarte