Albisteak

Atzealdea

75 herritar konprometitu dira euskaraz aritzera bi astetan

I barra-barra euskaraz kanpainaren aurrelanketak eginda, bihar hasiko da euskaraz aritzeko garaia

2017·05·11


(Izen emateko argazkiak ATARIA)

Ekin diogu dagoeneko Ibarran euskara sustatzeko kanpainari. Aurre lanketaren tartea dagoeneko amaitu dugularik. Bertan, herritar konprometituak biltzen saiatu gara, euskaraz hitz egiteko kanpainaren bi aste horietan parte-hartuko dutenak. Herritar konprometituak bilatzeaz gain, herria apaintzeko saiakera ere egin da. Hala, Euskal Herria kalean “I barra-barra euskaraz” margotutako mural bat jarri genuen eta herriko farolak ere apaindu ditugu iruditegi berdinarekin.

Bestetik, bi egunetan (maiatzaren 2 eta 4an) mahai bat jarri genuen herritarrek kanpainan izena eman zezaten eta herritar ugari gerturatu ziren. Izena ematearekin, kanpainan zehar soinean eramango duten txapa bat banatu zitzaien guztiei, kanpainako bizipenak jasoko dituzten koadernoarekin batera. Guztira, 75 herritar inguru dira maiatzaren 12tik 26ra gainerako herritarrekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu dutenak.

Euskaldunak aktibatzea helburu duen kanpaina honetan, soinean “I barra-barra euskaraz” txapa dutenek, gutxienez, astebetez bere egunerokotasunean euskaraz aritzea, hau da, lanean, lagun artean, pintxo potean, bazkalosteko kafean, erosketetan... lortu nahi da. Hau guztia modu asertibo batean, egoera deserosoak sortu gabe. Azken finean, modu natural eta euskaldun batean euskaraz bizitzea.