Albisteak

Atzealdea

"Raketistak lehen eta orain" erakusketa eta dokumenatala

Lehen emakume kirola hauen historia isildua argitaratzen ari dira ekimen honen bitartez

2018·04·13


Azaro erdialdean gure herriko Izaskun Ayestaran eta Elduaingo Rosa Soroari omenaldia egin genien ildo beretik dator erakusketa eta dokumental honen ekimena ere. Hala, urte luzez isilean egon den historia kontatzera dator. Raketisten historioa, aberatsa da oso, lehen pilota kirolari profesionalak izan baitziren emakume hauek eta Espainian zein atzerrian ibili ziren kirol honetan lanean. 

Emakume hauek kirolaren munduan profesionalki bizia aurrera ateratzea lortu zuten eta euren familiei laguntzea, baina baziren askatasun hori begi txarrez ikusten zutenak ere. Horregatik, dokumentazio lan handia egin dute emakume hauen historia argitara ateratzeko. 

Apirilaren 17tik 27ra, "Raketistak lehen eta orain" argazki erakusketa egongo da ikusgai kultur etxeko aretoan.

Gainera, apirilaren 20an gai honen inguruko dokumentala botako dugu 18:30ean kultur etxeko aretoan bertan.