Albisteak

Atzealdea

“Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz” iniziatiba, praktika on izendatu du Gaztematikak

Gaztezuloko gazteek apirilean herrian proposatu zuten auzolan egitasmoa praktika ontzat baloratu dute

2017·12·13


Pasa den ikasturtean Ibarrako haur, nerabe eta gazteen partehartzea sustatzeko Gaztezulo zerbitzuak “Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz” ekimena aurrera eraman zuen. (Hemen, momentuan argitaratutako albistea)

Eta orain, Gaztematikak, ibartar gazteen iniziatiba, "praktika ona" bezala izendatu dute. Horrela, gainerako herrietarako zabalpena ere izan dezakeelarik dinamikak.  (Hemen, Gaztematikak kaleratutakoa)

 

Ibarrako Udaletik, egitasmoa aurrera atera zenean bezalaxe, zorionak eman nahi dizkiegu Gaztezuloko gazteei eta partehartzea sustatzen zein bestelako iniziatibetan bidelagun izango garela bermatu nahiko genuke.