Visor de contenido web

 

  • Arduraduna: Ainhoa Orrantia Balado
  • Telefonoa: 616 647 835
  • Posta elektronikoa: kontsumoa@tolosaldea.eus
  • Herritarren arreta Ibarran: Ostegunetan, 9:00-14:00. Ibarrako Udaletxean.

Tolosaldeko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB), 2003ko martxoan jarri zen martxan, Tolosaldea Garatzen, SAren bidez kudeatuta, eta Tolosaldea osorako zerbitzua eskaintzen du (28 udalerri: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Alegia, Anoeta, Amezketa, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi,

Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil).

 

Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzean azken erabiltzaile gisa egiten badu, eta ez ekoizpen, merkaturatze edo zerbitzuak eskaintzeko edozein prozesutan txertatzeko erosten edo erabiltzen baditu).

Bulegoaren eginkizun eta zerbitzuak:

  • Informazioa eta aholkularitza
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea
  • Prestakuntza
  • Kontsulta arreta
  • Gatazkan dauden aldeen arteko bitartekaritza
  • Kexen, salaketen eta erreklamazioen kudeaketa