Noticias

Atrás

Zaintza lanak eta euskara uztartuz ikastaroa egin dute eskualdeko hainbat herritarrek

Pasa den astean amaitu zen, Ibarrako Garagunean aurrera eraman den Zaintza ikastaroa

20·06·2017


Euskara Plus ikastaroen bidez, euskara eta lanbide baten inguruko uztarketa egiten da. Pasa den astean amaitu zen, Ibarrako Garagunean aurrera eraman den Zaintza ikastaroa.

Guztira, sorterri desberdinetako 10 ikaslek hartu zuten parte: Honduras, Guinea,Maroko eta Pakistan. Eskualdeko biztanle desberdinek hartu zuten parte, Anoeta, Asteasu, Tolosa eta Ibarrako hiru ikasle. Guztiak ere ikasteko jarrera gogotsuarekin aritu ziren.

Halako ikastaroek gure eskualdean duten garrantzia ere azpimarratu nahiko genuke, inguru euskaldunean bizita, herritar guztien inklusioa eta parte hartzea eman dadin, hizkuntzak garrantzia handia baitu, eta zer esanik, adineko edo beharra duten pertsonak zaintzerako orduan. Beraz, ahalegina eskertzeaz gain, sostengatzen jarraitzeko gure konpromisoa adierazten dugu, Ibarrako Udaletik ere.

Eskualdean zehar aurrera eraman diren ikastaro hauetan, lan sektore baten inguruko ikastaroa egiten dute, euskara ere txertatuz bertan. Horrela, euren lana euskaraz egin ahal izateko oinarrizko jakintza eskuratzen dutelarik. Euskara maila apala izanagatik ere, ikasleek erakutsitakoa azkar ikasi dutela adierazi dute antolatzaileek. Saioak, praktikoak izaten dira eta hor, zaintza lan arolari zuzendutako euskara landu dute.

Zaintza ikastaroa eman duten antolatzaileek, Garaguneko langile, arduradun eta erabiltzaileek eskainitako berotasun eta lankidetza eskertu nahi izan dute.