Noticias

Atrás

Uraren inguruko batzarra egin dugu Uzturpe Ikastolako Eskola Agenda 21eko ordezkariekin

Uzturpe Ikastolako ikasleen Uraren gaia landu dute ikasturte honetan

23·05·2017


Gaur goizean, herriko txikienek hartu dute Udal Pleno Aretoa. Ikasturtean zehar, Eskola Agenda 21aren baitan, Uraren gaia landu dute Uzturpe Ikastolan. Eta gaurkoan, herriari begira ikasturtean zehar egin duten lanketa laburbildu die Udal Ordezkariei.

Euren lanketaz gain, Uraren kontsumo arduratsuaren baitan ikasleek hartzen dituzten konpromisoak azaldu dituzte eta eskaera desberdinak ere ekarri dizkiote Udalari. Besteak beste, iturri batzuen konponketa eta herritarrak ur kontsumoaz kontzientziatzeko kartelak jartzea proposatu die Udalari Eskola Agenda 21eko ordezkariek. Alkateak eta Ingurumen zinegotziak arretaz entzun dituzte ikasleen proposamenak eta kontutan izango dituztela adierazi die.

Ikasturtean egindako Uraren gaiaren lanketarekin erlazionatuta, Uzturpe Ikastolak Udalarekin batera argazki lehiaketa bat antolatu zuen ikasleen artean. Sentsibilizazioa eta urarekiko konpromisoa ikasle guztien artean lantzeko aitzakia polita izan da lehiaketa hau. Guztira, 30 ikaslek hartu dute parte eta gaurko batzarraren aitzakian, irabazleei sari banaketa egin die Udalak.