Noticias

Atrás

Bihar emango diote amaiera udalekuei

100 neska-mutilek hartu dute parte aurtengo Ibarrako udalekuetan

20·07·2017


100 neska-mutilek hartu dute parte aurtengo Ibarrako udalekuetan. Pirata eguna, uraren eguna, San Ferminak... ekintza, esperientzia eta ikaspen asko bizitu dituzte azken hilabetean herriko txikienek. Larraulera eta Altzora lo egitera irteerak ere egin dituzte, azken hau aste honetan bertan, erdiko adin tartekoak.

Azpimarratzekoa ere, parte hartzaile zaharrenak, Gaztezulokoekin batera erreka garbitzen aritu ziren goiza.

Bihar hilabeteko egitarauari amaiera emango diote, Gaztezulokoen laguntzaz, jaialdi batekin. Argazki emanaldi bat izango dute, antzerkitxo batzuk ere bai, jokoak eta Gaztezulokoek emango dieten bazkariaren ondoren, apar festarekin agurtuko dituzte udalekuak.