Noticias
Atrás

Udalaren bisita Garagunera

Garaguneko kideek furgoneta berria erosteko diru-laguntza eskertu zuten

27·02·2019


Otsailaren 26an Ibarrako Udaleko kideek bisita egin zuten Garagune zentrora. Bertara, Mikel Agirrezabala Alkatea, Ixiar Arratibel Gizarte gaietako zinegotzia eta  Xabier Jauregi gizarte langilea gerturatu ziren. Garaguneko kideekin kafe tertulia egin zuten zuten Udal ordezkariek eta bertan, Ibarrako Udalak furgoneta berria erosteko emandako diru-laguntza eskertu zuten kideek. Furgoneta berriari esker hainbat aktibitate burutzeko erraztasunak  izango dituztela adierazi zuten. Hala, Uzturpe ikastolara eskulanak egitera, gimnasia egitera, inofrmatika ikastera... joateko erraztasunak izango dituzte Garaguneko erabiltzaileek.
Udaleko ordezkariek, berriz ere, Garaguneko lagunen harrera eta bizkotxo eta kafe goxoa eskertu nahi dituzte.