Noticias

Atrás

Udako festa egin zuten ostiralean herriko nerabe eta gazteek

GazteZulo, oporrak euskaraz, ibarrako gazte asanblada, kale hezitzaileak eta Txiribituk, herriko gazteenekin batera elkar lanean antolatu eta gozatu zuten festa

23·07·2018


Pasa den ostiralean, herriko gaztetxoenek udako festa eguna ospatu zuten. GazteZulo, oporrak euskaraz, ibarrako gazte asanblada, kale hezitzaileak eta Txiribituk, herriko gazteenekin batera elkar lanean antolatu eta gozatu zuten festa hau. Egunean zehar hainbat ekimen burutu zituzten: goizean jaialdia eta jolasak egin zituzten. Ondoren, gazteek bazkaria prestatu zuten eta guztiek elkarrekin bazkaldu zuten eta arratsaldean gaztetxean hitzaldi bat eta mago baten ikuskizunaz gozatu zuten.